Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Thursday, January 27, 2011

Amaia Zubiria eta familia

Amaia Zubiria ezagutu nuen orain dela 10 urte baino gehiago, Ondarretako hondartzan, butano bonbona batekin nenbilela.

Bere senide batek behar omen zuen eta, gure aita butaneroa zenez, gurean soberan genituen. “Honelaxe gustatzen zaizkit mutikoak,” esan zidan Amaiak. “Bonboiekin etorri ordez, bonbonekin datozenak.” Inoiz egin didaten piroporik handiena, alajaina!

Plazerra zen berarekin mintzo egitea. Ez da isiltzen diren horietako bat, ez. Ahotsa belusezkoa du, baita ondo saiatua ere. Honela erregutzen digu berak egindako kantu batek:

Mingaina erabili
astindu mingaina
gogotik eta gogoz
ez gaitezen engaina
trebezia handiegirik
ez dugu alajaina.

Gauza guztiak bezala
behar da praktika
gaizki ateraz gero
berriro errepika
azkar ez baldin bada
pittinka-pittinka
ze gustua hartzeko
behar du aplika.

Denboraren poderioz, eta euskaltegian makina ordu sartu ondoren, lelo hori mantra bilakatu zait, eta totela izan arren, mingaina erabiltzen saiatzen naiz. Gutxi gora behera esan dezaket ikasi ditudala gauza pare bat zure/gure hizkuntz honetan, Amaia. Eta horri esker zure kantuekin gozatzeko gauza naiz orain.

Bonbonaren ordaina jaso dut orain, Amaiaren disko berri batek emana. Amona Mantangorrik lagunak ditu, bai eta bilobak ere. Haiekin batera gustura kantu eginez doa, belaunaldi berriei dakiena komunikatzeko nahian. Dakienaren antzera ez dakienak baleki… hori bai hobeki! Eta egitasmo horrekin omen doa eskolaz eskola Amaia. Berarekin batera doa kantua, ura eskutik eskura bailitzan.

Esku ezkerra eta eskuinaren arteko jolasarekin aspaldi liluratuta nabilenez, asko gustatu zait kantu honen iruditeria:

Eskuin eskua ekialdera

eguzkia agertzen den horrera
bira egiten du lurrak ostera
loreak begira hegoaldera

Eta desberdintasunari laudorioa, bai familian bai hezkuntzan. Izan ere, kantua eta memoria betidanik lotuta ibili dira, eta honela doa egia osatzen…

egia osatzen doa…

No comments:

Post a Comment