Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, February 2, 2011

Gaixokidetzan

Gaur kotxean nenbilela, irratian hau: "Katuek bezala hormatik ixotzen naz, ah ah ah, ikusten bazattut hamen nire ondun, ah ah ah".

Aparkau eta sartu naiz Donostia Ospitalean. Aspaldiko partez goiz heldu eta dendan sartu naiz denbora pasa, baina han ez dago salgai euskarazko libururik, helduentzako bat ere ez (haurrentzako bakan bat ikusi dut, baina eskasa).

Hormatik ixotzen naz, ah ah ah.

Baina poema on bat protesta egiteko formarik onena izan liteke:

GAIXOKIDETZA

Ihes egiten dit bihotzerrearen lurrunak.
Hortzak oker ditut, hortzoiak gorrituta:
—Erraz jartzen zaizkizu odoletan?
Gorputza zerbaiten abisu ematen ari da.

Ile asko galdu dut azken hilabeteetan,
lau kilo gihar masa ere bai:
saihetsak markatzen zaizkit orain bularrean.
Amorruaren dardara betikotu zait okotzean.

—Sukarrik? —Buruko minik?
—Beherakorik? —Herpesik?

Urduritasunak digestioa pisutu dit
eta goitika datozkit hitzak.
—Psikosomatikoa izan daiteke.
Bista nekatua, betzulo sakonak...

Erradiografiak galdera itxurako amurik ez
eta soberako izurik ere ez du erretratatzen.
—Ez da ezer berezirik antzematen.
Tasa normaletan daukat desilusioa.

Botikak hartu eta berrikuste txanda eskatu.
—Ez dirudi larria denik.

Jon Benito
Bulkada (Susa, 2010)

No comments:

Post a Comment