Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, June 8, 2011

Pernan Goñirentzat 3 erantzun

(Larrabetzun jarriak; bi mila esker eta hamaika gehiago Pernani eta Hitzen Uberangoei, argazkiengatik)

1. Zergatik marrazki bat, argazkiaren ordez?

Ederrago azaldu ninduzulakoan...? Agian liburuaren azala asko gustatzen zaidalako, koherentzia grafikoa mantentzearren. Edo, "karikaturia" erabiltzean, azpimarratu nahi nuelako han agertzen den tipoa ez naizela, edo ez guztiz bederen.

2. Zirriborroek (eta poemek) islatzen dute unibertso txiki bat. Nolakoa da?

Beno, poesia lirikoa orok islatzen du gizaki baten bizitza nolakoa den, bere tokia, bere garaia. Unibertso pertsonala hori euskaldun berri batena da, burges pittin bat, irakasle lanbidez... filosofia bada gure denbora kontzeptuetan azaldua, poesia da nire ustez gure denbora iruditan azaldua.

3. Unibertso hori objetu zehatzez osaturik dago. Zergatik?

Poetikatzat askotan hartu izan dut William Carlos Williams poeta estatubatuetarraren aipu bat, no ideas but in things, "ideiarik ez gauzetan ez badira". Ideiak Filosofiako Fakultatean uzten ditudanez, poesia egiterakoan objetuei so nago, "al pormenor" zer ikusiko. Gainera, hizkuntza berri bat ikastean zure hiztegi pertsonala osatzen duzu. Badago liburuan "Hiztegiak" izeneko poema bat, baina liburua osoa nire hiztegi pertsonala dela esan genezake..

(Euskaldunberrion rolaz ere jardun genuen, noski...)

No comments:

Post a Comment