Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Tuesday, June 14, 2011

Zapping (Gotzon Barandiaranen poema bat)

Esku ezkerrazentzat eginiko hitzaurrean, Angel Errok ederki ikusi du interface kontzeptuari nire poemek egiten dieten erreferentzia ia etengabea. Izan ere, ordenagailuak, pantailak, telefonoak... gure inguru naturala bihurtu dira. Horregatik teknologiekiko gure harremanaz profitatzen duten poemak biziki gogoko ditut. Hona hemen hau, Arrakalak liburutik hartua:

SAKATU
   
Bahituran dagoen gizonak
bizi nahi duela errepikatzen du
 
sakatu
 
Ekonomiaren nazionalistak
beste hogeita bost urtez aberastuko dira

sakatu

Cardiffeko uso gris eta beltz batek
Picasso eta Moneten lanak bereizten daki
baita Matissen margoek
Picassorenen antza dutela ere.

sakatu

Gasteizko Florida parkeko uso zuriek
ez dakite eskutik jaten besterik
 
sakatu

Ostarteek oporrak luzatuko dituzte
kantariak neguaren oldarpean
isil ez daitezen

sakatu

Gazako haurren biziraupena
hamahiru urtera igotzea deliberatu dute

sakatu

Kolonoek lurra jaten dute
harresiaren ortzimugaraino

sakatu

Dinosauroek aditz forma irregularrak zerabiltzaten
kromletxen erabilgarritasunaz teorizatzeko

sakatu

Euskaldunek ez dute
nor diren azaldu beharrik

itzali

Gotzon Barandiaran
Arrakalak (Susa, 2004)

No comments:

Post a Comment