Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, July 27, 2011

Berria blackout renku

[La guna se va de vacaciones y yo me despido hasta septiembre con este divertimento, un homenaje a las sesiones de renku que comencé con Debra Kang Dean y a los críticos del diario Berria que han compartido todos los domingos del curso un instructivo diálogo a tres bandas sobre literatura vasca.]

Amaitzear dagoen ikasturte honetan astero irakurri ditut Berrian argitaratutako Hirudia izeneko zutabeak, eta 2010-2011 tartekoak oso onak izan dira, alajaina! Haiek gogoratzeko, eta pittin batean jostatzeko, newspaper blackout poema bat osatu dut, Japoniako renku formakoa. Teknika grafikoa ez zait niri otu, noski (hemen dauzkazue lagin batzuk ikusgai); renkuarekiko nire obsesioa, berriz, aspaldiko kontua dugu. Metodoa xinple xamarra da: zutabeko hitz gehienak ezabatuz, eta haien ordena mantenduz, testu bakoitza renku estrofa bat (17 edo 14 silabakoa) bilakatu dut. Edukiaren aldetik, Zaldua-Retolaza-Jimenez-Garro eztabaida mamitsuaren laburpen sinoptiko/kaotiko bat eskaintzen du esperimentuak, eta hemen uzten dut, irakurketa ariketa edo apokalipsiaren beste seinale bat delakoan.

ZAZPI SEINALE
(20ko renku bat)

Zazpi seinale
literaturaren antza
graffitia
                        IZ (2010-07-25)

eguneroko irrikak
oinazea eraldatu
                        IR (09-05)

atsegin dugunaz at
biografia du
liburu batek
                        IJ (09-12)

onkeria orokor hori
fikzioa besterik ez duk
                        IZ (09-19)

aldameneko
pertsonaia da
begiradaren galbahe
                        IR (09-26)

andrea ikusezina
beti femeninoa
                        IJ (10-03)

hazkunde itzelaz
aiurri disidente
distopiko bat
                        IZ (10-10)

etiketatu ditugu
Rimmel eta Jostorratza?
                        IR (10-17)

Irati Iñaki balitz
emakumea
jarraitu beharko
                        IJ (10-24)

iraultza horren barruan
gure arron miseria
                        IZ (10-31)

eredu ausartak
ezin salatu
hedabideen diskurtso
                        IR (11-07)

beti norbait azpian
corpusarekin kezkak
                        LG (11-14)

literaturak
arazo kontua
inoiz baino hobeto
                        IZ (11-21)

ideiak argitzeko
argi hitz egin beti
                        IR (11-28)

ez gaude modan
kontzertuaren erdian
airera tiro
                        LG (12-12)

nobela politiko
arimara iristeko
                        IZ (12-19)

genero bazterketa
sortzeko aukerak
izan daitezke
                        IR (12-26)

dena da sinesgarri
sinesgarri denean
                        LG (2011-01-02)

gezurra balitz
legez egia bertan
utzi irakurleei
                        IZ (01-09)

lerro artean lotura
dugu lekukotza.
                        IR (01-16)

***

Hitz guztiak Berrian argitaratutako Hirudia zutabetik atereak.

Partaideak eta estrofa kopuruak:
-   IZ (Iban Zaldua): 7
-   IR (Iratxe Retolaza):  7
-   IJ (Irati Jimenez): 3
-   LG (Lander Garro):  3

4 comments:

  1. Poesia mota hau oso kuriosoa eta polita iruditu zait. Eta burura ekarri dit beste poesia mota bat:
    ireki google earth eta jarri 18 31 45.67 S 70 15 05.25 W

    Ondoren begiratu ondo ondo, mezu bat aurkituko duzu. Mezua ez da polita, baino animatuko giñake mezu bat idazten earth-en agertzeko???

    ReplyDelete
  2. Kontxo! Hau ezustekoa!! Blog honen lehenengo sarreran dagoen bezala, ura oinarritzat eta haizea idazlumatzat hartzea nahiago dut. Baina lurraren azalean idaztekotan, nire zeinurik kuttunena puntua litzateke: teilatu griseko etxe karratu bat, alegia ;-)

    ReplyDelete
  3. This comment has been removed by a blog administrator.

    ReplyDelete
  4. This comment has been removed by a blog administrator.

    ReplyDelete