Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Monday, July 18, 2011

Ean


Eako Poesia Egunak HEAk antolatzen ditu herritarrekin elkarlanean, Bizkaiko herri honetako paraje ederrak agertoki. Tradizioa eta Aresti beti gogoan, "berban gora iturria" lelopean, aurtengo egitarau anitza eta erakargarriak euskal poesia bide modernotan aurrera sendo doala erakusten du.  

Haurrak eta hirurok hara joan ginen atzo, bi egun finlandiar bizitzeko asmoz. Ez dakit zenbatgarren aldiz, baina antolaketa bikaina izan da, eta poesiari buruzko maila altuko hausnarketa zein partehartzea izan ditugu Ean. Musika, performance, errezitaldiak, mahai-inguruak... eta nola ez, hondartza eta taberna giro in-presio-nantia. Merrutxu txakolina probatu genuen. Jon Benito galtza berdez jantzirik (libro libro) ikusi genuen, baita Klaudio Landa koadrilakoekin poteatzen ere. Eguzkia eta euria. Lurra eta itsasoa. Eatik Ispasterako errepideari ekin genion lurrina zeriola. Elizabeth Macklin. Ezusteko ederra eta eskuzabala.

No comments:

Post a Comment