Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Sunday, October 16, 2011

1/4 aforismo (Ana Urkizarenak)

Zer esan nuen ba? Dagoeneko hasi dira aforismoak ugaltzen euskal literaturan. I. Oihenart lehiaketan badugu ebazpena, eta orain dela gutxi Ana Urkizak argitaratu du bilduma eder bat: Atzorako geratzen dena. Hona hemen sorta bat, liburuaren lehen laurdeneko nire gogokoenak:


Tarteak ditut maite. Denboraren eta espazioaren unitate magikoak.

Bizitza absurdoa eta interesgarria da, baina ez hein berean.

Ihesi doanak ezkutatzea du helburu; ezkutatuta dagoenak, ostera, ez du ihes beharrik.

Asko galdetu behar da ezer gutxi jakiteko.

Askatasuna hesidun hirian jaio zen.

Gutxien espero duzunean, dena dago bare.

Igerian dakiena lehenago eramaten du itsasoak.

Mundua aldatzeko, lehenik, marraztu egin behar da.

Ametsak ez dira gau erdian esnatzen, ni bezala.

Ziurtasuna baldintza-zakuetan saltzen da.

Ana Urkiza
Atzorako geratzen dena (Alberdania, 2011)

No comments:

Post a Comment