Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Monday, October 10, 2011

Tenderetearen pentagraman (Martin Etxeberria-ren poema bat)


       NIRE ETXEKO PINTZAK

Nire etxeko pintza guztiak
urdinak dira;
uraren kolorekoak.

Auskalo gero arropa
nola arraio lehortzen den.
Galtzontziloak, kuleroak
eta apatxe buruzagiaren
nire kamiseta.

Bi seme eta alaba bat ditut,
sarri samar triste jartzen dudan
emazte nekatu bat
eta itzalen hodeiak,
sabain ekaitz itoginak sortuz.

Denak bizi gara gure etxean.

Baita ni ere, tarteka.
Bazkariak prestatuz
eta saminak egosiz.

Ez dut beti lortzen.
Batzuetan, dena erretzen zait.

Eta berpizten zait
nire buruaz beste egiteko
isiltasun errepikatua.

Orduan, balkoira irteten naiz
kea idaztera;
ainguren inbentario txiki bat.

Ikusten dut gaua
iluntasunaren mozorroa jantzita.
Ikusten ditut kaleak,
etxadietako belarra ebakitzen.
Ikusten dut zarata,
nire barruko oihartzunetatik
askatu nahian.

Eta papera
barrerik ez duen hitzaz
zikintzera noanean,
ikusten ditut pintzak ere;
mutu eta urdin,
tenderetearen pentagraman.

Nire semeen gantzontziloak,
nire alaba eta emaztearen kuleroak,
eta apatxe buruzagia,
nire begiradari eusten.

Auskalo nola,
baina nire isiltasuna isiltzen dute.

Bejondaizuela, nire etxeko pintzak.
Jarri zintzilik nire atzamarrak,
lehortu, nire itoginak.


Martin Etxeberria

Zakurraren poema eta beste hezurrak (Elkar, 2011)
Argazkia: Olga Falaleeva

1 comment:

  1. Egilearen hitz profetikoetan: "Bizitzarekiko kezka eta zalantzak ezkutatu gabe, egunerokotasuna eta gertukoarenganako kariñoa errebindikatzen duten poemak direla esango nuke." http://www.argia.com/argia-astekaria/2003/martin-etxeberria-poemotan-bizitzara-eta-hurbilekoenera-egin-dut-ihes

    ReplyDelete