Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Friday, November 11, 2011

Aforismo berriak Oihenarti jarriak

Aforismoak modan daudelako, edo Durangoko Azokaren hurbiltasunagatik, bildumak argitaratzen ausartu dira batzuk. Ana Urkiza, noski, eta ziur asko etorriko dira besteak. Gure aldetik, azaroan aurkeztuko ditugu Oihenart lehiaketaren emaitzak; horiek jasoko dituen liburua kaleratuko du Utriusque Vasconiae argitaletxeak. Hona hemen lagina bat, maila nolakoa den iradokitzeko:

David Tijero (1. saria):
"Iragana gero eta handiagoa da."
"Egunsentiak gauen mamuak erretzen ditu."

Antton Erkizia (2. saria):
"Ez dena, bai ezten."
"Berdina ez dun, adittu edo entzun."

Carmen Valois (aipamen berezia):
"Idazlea kuxkuxero ilustratu bat da."
"Bere baitara bildu zen… eta ezezagun batekin egin zuen topo."

Iñaki Etxeberria (aipamen berezia):
"Ni, nire ingururik gabe, ez nintzake ni."
"Gazteak ekintzak maite ditu, ez egoerak."

Juan Ramon Alberdi (aipamen berezia):
"Erlojua denbora kontrolatzeko asmatu zen eta geroztik gu kontrolatzen gaitu." 
"Norberak jan duenean denek jan dutela dirudi."

No comments:

Post a Comment