Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Tuesday, November 29, 2011

Aforismoa zer den, J. K. Igerabideren arabera


HITZAURREA

Badirudi aforismoaren ezaugarria hitz gutxitan asko esatea dela; sail honetan irakur dezakegun Tijeroren “iragana gero eta handiagoa da” horren adibide garbia da. Esaldi labur horrek hainbat eta hainbat saiakera ekar diezazkiguke burura, amaigabeko diskurtsoak, memoriari eta historiaren interpretazioari buruzkoak, edo zahartze ezinbestekoari buruzko tratatuak. Alabaina, esalditxoak, bere horretan, liburukote oso batek eragiten ez digun zirrara sentiarazten digu.

Tximista batek jota uztea da aforismoa.

Alabaina, hitz gutxitan asko esatearen kontrakoa ere izan daiteke aforismoa. Maiz, esatearen kontrako esaldi (paradojiko, noski) bihurtzen da, esaten diren hitzek gehiegi mugatzen duten pentsamenduaren kexu eta aldarri ozen, larritasunez edo ironiaz edo absurduaren bidez adierazia:. “Ez dena, bai ezten” (Erkizia).

Aforismoez aritzeko, gehiegi luzatzen ari ote naizen nago; azken batean, “idazlea kuxkuxero ilustratu bat da” (Valois). Ez beti ordea (aforismoaren bigarren parteaz ari naiz noski.*

* ‘Noski’ren aurretik koma bat behar ote?

Askoren artean
Iragana gero eta handiagoa da [Oihenart aforismoen I. lehiaketa] (Utriusque Vasconiae, 2011)

No comments:

Post a Comment