Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, November 16, 2011

Non dago Atxaga poeta?

Aurreko astean, Euskadi Irratiko elkarrizketa mamitsu batean, Ur Apalategiri zera entzun nion (gutxigorabehera, buruz ari naiz): Atxagaren idazlanetan aldaketa nabarmena burutu zela Espainako Saria jaso zuenez geroztik.

Urrek adierazi zuen aldaketa hori ez zen gauzatu idazlea berarengan, baizik eta sistema literarioan, Atxagak berak hartu zuen tokian, eta bere lanak jasotzeko moduan. Nik ez ditut bere Obaba-ondoko nobelak gutxietsiko (batzuk oso gustuko ditut), baina egia da Atxaga poeta gabestu egiten dudala. Honen tankerako bertsolerroak idatzi zituen hori (Ruper Ordorikaren ahotsean, noski):

Herdoilaren tristeziarekin batera,
ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da;
eta bere sabaia laino baso bat,
non bizi den ilargiaren badaezpadako agonia.
Eta kalatxorien habi eskaleen sakelak,
eta sukalde proletarioaren argi urdinskak
murraila erraldoiaren begi gauero.
Zubi zaharrenetatik
ibaiari so berripaper saltzailea
hitz ezezagunen hiztegi bati bezala;
bus txofer batzu bozeolari hilaz mintzatzen,
apatridak bailiran trenak
memoria karrilen fatalitatean galduz;
denboraren oihal xinglea arratsezkoa soilik;
arrabita baldarren nostalgia kantoietan,
eta harantzago mozkorrak,
kalegarbitzailearen beilegi bizia,
beste zubi bat, prostitutak.

Bernardo Atxaga
Etiopia (2. arg.: Erein, 1983)

2 comments:

  1. Atxagak, bere poesian, Etiopiatik Eztiopiara bidea egin zuen. Bueltakoa egingo al du noizbait? Ezetz uste dut.
    Dena dela, atzera begira jarrita, Atxaga tirantezko praka laranjak jantzirik ikusi al duzue inoiz?

    ReplyDelete
  2. Non Eztia, han Erlea ;-). Bigarren galderari dagokionez, ez, ez dut inoiz ikusi. Eta gartzeletako hormak pitzatu arren, palazioak ez dira lurrera joan. Baina poema luze bezain profetiko hark denbora behar omen du...

    ReplyDelete