Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Saturday, November 26, 2011

Oihenart I.a (kronikatxoa)

(En castellano aquí.)

(Irudian, goitik behera: Juan Kruz Igerabide, Fito Rodriguez, ni neu, Ales Bengoetxea; Carmen Valois, David Tijero, Juan Ramon Alberdi. Agustin Arrieta bazegoen, baina ezin zen argakian azaldu.)

EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak elkarlanean antolatu dugun 'Oihenart' Aforismoen I. Lehiaketaren sari-banaketari ekin genion atzo, orain dela urte bete amestu genuen egitasmoa burutuz. Horrekin batera hainbat azalbide agertu genuen, Fakultateko festa eguna ospatzeko bildutakoen aurrean.

Lan-batzordearen izenean, Fito Rodriguezek eskerrak eman zizkion parte hartu duten guztiei: idazleei, epai-mahaikideei, Utriusque Vasconiae argitaletxeari... eta EHUko Gipuzkoako Campusari zein Donostiako Udalari, emandako diru-laguntzagatik. Oso gutxi erabili ohi den aforismo genero literarioren bidez, eta hura landu zuen Oihenart euskal intelektuala aldarrikatuz bide batez, euskaraz komunikatzeaz gain, euskaraz gogoeta egiteko joera saritu eta bultzatu nahi izan dugu. Jaso genituen 12 bildumetan, horietako asko kalitate handikoa, denetan zegoen nabarmendu beharreko "harribitxi literario"ren bat. Jakin beharra dago lanak, hala ikasle ohiek bidali dizkigutela nola idazle ezagunek ere. Lehia estua izan da eta, beraz, hiru accesit edo aipamen bereziak eman ditugu.

Hona hemen lehen saria jasotzerakoan David Tijerok adierazi zuena: "Idazten jarraitzeko animatzen zaituen berri horietariko bat da. Egun gutxi batzuk behar izan nuen aforismoen zerrenda luzea osatzeko. Agian neure ikasketa teknikoek lagundua izan zen, beti egia unibertsalen bila dabiltzan axiomen eta printzipioen inguratua. Aforismo hauen sormena prozesu ia mekanikoa izan zen, olerkiak idazten ditudanean antzeko prozesua izan zela esan behar dut. Inguratzen nauena edo neure barnea behatu, behatutakoaren ideia nagusia edo mamia atera, eta era orokorrenean behatutakoaren hornitzen didan sentimendua deskribatu esaldi bakar baten bitartez, beti aforismo batek izan behar duen ezaugarri unibertsal horren kutsuari eutsiz. Betidanik, neure poema askok aforismo batetik sortuak dira, beraz ez zitzaidan bereziki zaila aforismo zerrenda bat egitea, azken finean neure poema askoren azpiegitura dira, eta nolabait esatearren, aforismoak atondu gabeko poema biluziak direla esan liteke".

Zorioak guztioi eta hurrengo arte!

No comments:

Post a Comment