Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Thursday, November 10, 2011

Sarrionandiaren poema berri bat(zuk)


Atzo Donostiako Kafe Antzokira joan ginen, Susa argitaletxeak antolatutako errezitaldiaz gozatzera. Joseba Sarrionandiaren Gartzelako poemak liburuaren edizio berritu eta gaurkotua aurkeztu zuten Joxe Mari Iturraldek, Jon Benitok, Mikel Etxaburuk, Oier Guillanek eta Jose Luis Otamendik. Azken horrek sarrera egin ostean, hiruna poema irakurri zituzten, maisuki. Hunkigarria zen oso. Sen oneko hautaketa egin zuten: “Esperantza”, “Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin” eta beste poema batzuk, ezagunak eta ez hain ezagunak. Entzun dudan irakurketarik motzena, edo hala iruditu zitzaidan.

Gainera, ñabardura interesgarriak eman zituen Otamendik. Ez nekien, kasu, “Oroimeneko portua” poema Imanol Larzabali eskainia zela. Gure edizio zaharrean (bigarrena, Oñatiko Ibarrondo liburudendan Arantzak 1992ko abenduan erosi zuena) poema horrek ez du eskaintzarik. Ez da berrikuntza bakarra. Izan ere, edizio berri honetan egileak (nork bestela?) argitaratu gabeko sei poema erantsi dizkio liburuari. Horietako bati zoragarria deritzot, hauxe:

IPUINA

Behin munduan, asko legez, mutil bat
                                                         harrapatu
eta gaztelu handiko ziegarik ilunenean
                                             giltzapetu zuten.

Argi errainu mehe bat sartzen zen bakarrik,
                                   leiho estutik, batzuetan.
Ez didazue sinetsiko, baina iluna ilunen eta
                   errainua nabarmen zegoen batean

mutila argi errainuaren gainean paratu eta
                                               korrika abiatu zen
kanporantz, eta alde egin zuen desiratzeak
                                          balio duen lurraldera.

Hura bere errainuarekin ondo bizi izan bazen,
                                 guk ere bila dezagun geurea.

Joseba Sarrionandia
Kartzelako poemak (Susa, 1992 [2011])

PD. Hemen bideoak:

No comments:

Post a Comment