Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Saturday, December 3, 2011

Arraren arazoa

Nire egunean joan nahi nuen, baina a ze lanak ematen dituen urteak betetzeak! Hau entzun eta ikusi nahi nuen Dokako oholtza gainean:

Mundu osoaren aita izan nahiko nuke,
injustiziatik babestu zanpatua den oro,
eguna odolak estalia datorrenean
pasako da esateko gaitasuna eduki!
Ahula sentitzen den hori babesten duen
figura sendoa izan nahiko nuke,
hau da, funtsean: topiko puta bat,
bizitza errazagoa egingo didan topiko puta bat.

Arazoa (edo arrazoa) zera da: benetan aita bihurtzen zarenean topiko horrek ez dizula bizitza errazten. Figura hori izateko beharra nolabait sendotzen zaizu barnean (eta kanpoan), topiko hura topiko patetiko bihurtuz...

Oier Guillan

Herio heroi. Arra. Arraroa. (Artezblai, 2010)

2 comments:

  1. "Arrazoa" hitza gustatu zait.

    Arrazogabe
    eta arrazoizkoa:
    arra arraroa

    ReplyDelete
  2. Bai, Kepa, arraro samarra da arrazorik gabeko arrazoizko arra izatea... ona senryū zurea!

    ReplyDelete