Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Tuesday, April 3, 2012

Liburu aske bat


Atzo astelehena zen, Montag eguna Donostian. Astebete elkarrekin eman ondoren, askatu nuen nirekin bidaiatu den liburu hori, Lander Garroren lehenengoa. Ezagutzen ez nituen sorterriko bazterrak (Orereta deritzonak) ezagutarazi dizkit. Elkarri hitz egin diogu, baita bizkarra eman ere. Haserretu gara. Zinema atsegin dugu, manikeismoa ez dugu gustuko. Edurnezuri ikustera joan gara elkarrekin, baina bera ez da aretoan sartu. Printzipe zinemen atarian gelditu da, ondo babestua, hurrengo irakurlearen zain.

3 comments:

  1. Kaixo, Antonio:

    Mila esker liburu askeen istorioa jarraitu eta kontatzeagatik.

    Eutsi garrari...

    eta izan Montag!

    ReplyDelete
  2. Liburu askeak,
    paperean preso...

    Ondo izan, Antonio.

    ReplyDelete
  3. Eskerrik asko bioi. Interneten liburu aske franko egon arren, hirian zehar liburu batekin topo egiteak ez du parekorik... Ondo segi!

    ReplyDelete