Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, May 9, 2012

Un poema de Eva Veiga-ren poema bat

Aurreko ostiralean berebiziko argia nagusitu zen Durangon. Arratsalde sargoritsu eta garden horretan, hego haizeak plastikozko poltsa bat ipini zuen Museoaren aurrean dagoen izeiaren puntan, zikoinek utzitako habian. Eva Veiga, Haritz Gorrotxategi eta Juan Ramon Makuso ezagutu nituen, eta literaturaz jardun genuen, atseginez. Orbainak alde batera utzita, baina ez ahazturik, Evaren argia gorde dut barnean, eta bere poema bat itzultzen saiatu naiz. Zaila da galegoak duen xarma transmititzea, baina tira, jarraituko gara “como fan o sol e maila lúa / a tramar a noite e mailo día”.

Argia
tximeleta bat da
zure begietan
irekitzen eta ixten dena.
Eztia da
beren ganbera
ezkututan eta ilunpetan
loreek eta erleek egiten dutena.
Ahotsa da
beldurraren behe-lainoak
desegiten dituena
bihotza pozez saltaraziz.
Haizea da
itsasotik haratagokoa
bat-batean laranja eta limoiari
atea ireki diena.
Eraztuna da
denborazkoa
zure atzamarretan
amets bat ispiluetan ehunduz
eguzkiak eta ilargiak
gaua eta eguna antolatu
egiten dituzten moduan.

A luz
é unha bolboreta
que nos teus ollos
se abre e se pecha.
É o mel
que nas súas cámaras
secretas e ás escuras
fan as flores e as abellas.
É a voz
que disipa as brétemas
do medo e fai brincar
de alegría o corazón.
É o vento
que vén máis aló do mar
e súbito lle abre a porta
á laranxa e ao limón.
É o anel
do tempo nos teus dedos
a tecer un soño nos espellos
como fan o sol e maila lúa
a tramar a noite e mailo día.

Eva Veiga 
A luz e as súas cicatrices (Colección Esquío de Poesía, 2005)



No comments:

Post a Comment