Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, May 23, 2012

Joseba Sarrionandia-ren poema bat

Ibai Iztuetak gogorarazi dit Sarrionandiak idatzi zuela poema bat, zeinek Audenen eta Brueghelen Ikaro erabiltzen dituen. Bere aholkua jarraituz, Iban Zalduak osaturiko Poetikak & poemak argitalpenean aurkitu dut. Hona hemen:


IKAROREN ERORKETA

Poema bat aukeratu behar banu Musée des Beaux Arts deitzen den
                                   W.H. Audenen poema hori aukeratuko nuke,
Pieter Brueghelen Ikaroren Erorketa komentatzen duena, non Ikaro
                                             irudi txiki ia ikusezina baizik ez den
uretara erortzen. Sufrimenduari buruz, maisu zaharrek arrazoia zuten
                                                        --dio W.H. Audenek--
beste guztiak jaten edo leihoa zabaltzen edo paseo aspergarrian
                                                 ari diren artean gertatzen da.
Dena apartatzen da, dena pasatzen eta aldentzen da lasai,
                                            oharkabean bezala, desastrearen lekutik.
Inoren bizi minak ez du beste ia inor jotzen. Besteen
                                                      zauria ez zaio ia inori ardura.
Poema ingelesak koadro flandriarra komentatu zuen, flandriar
                                                            koadroak elezahar grekoa eta
elezahar grekoak auskalo zer: leihora agertu eta begira nago
                                                Ikaroren erorketaren zain.
Hemendik ondo ikusiko litzateke, lainoak ipar alderantz mantso
                                                     eta axolagabe doazen artean.
Erortzen bada, hegatsek teilatuetako antenak joko dituzte,
             argi indarraren posteak ere arriskutsuak dira hegatsentzat.
Beste guztiei sufrimenduan laguntzeko gauza bagina ez genuke
                                                           bizi ahal izango,
baina Ikaroren zain nago eta ahaleginduko naiz laguntzen,
                                           bere hegal apurtuen zatiak bilduko ditut
eta aterpea emango diot, ni erori nintzen bezala eroriko denean,
                                                                       oilaskoaren moduan.

(Ez da hori erorketari buruzko idatzi zuen poema bakarra. Beste bat dago, “Laguna erori da nonbait” esanez hasten dena. Eta bukatzen dena “bizitza eta bere / ohiko erorketa horizontalak” aipatzen.)

Askoren artean
Poetikak & poemak (Erein, 2005)

No comments:

Post a Comment