Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Sunday, June 10, 2012

Eskuak zenbat dezaken (Maialen Lujanbio)

(Aquí en castellano)

Eskuak zenbat lezaken? Keinu bat… mugimendu txiki bat baino ez badu…?

Eskuak, ohitura bere egina du, bere keinua, betikoa eta betikotua.

Ohitura barruan gogortu zaio. Kosta egiten da aldatzea. Beldurra
ematen du aldaketak. Ohitura segurtasuna da eta heldulekua.

Baina eskuak mudatu dezake keinua, ahalegin txiki bat baino ez da beretzat.

Dena batean pilatzen zuena berezi dezake hainbatetan. Eta
egunean-egunean atarian utzi.

Berritasunaren ikara, berritasunaren indarra bihurtu dezake eskuak.
Ausartu egin behar du, froga egin; moldatu, hobetzeko.

Eskuak zenbat lezaken eskuratu?

Eskukadaka. Erosi eta erosi eta erosi ahala poltsa barrenetara.

Baina orain ez da gehiago plastikozko poltsarik. Eta eskua errez ohitu
da adibidez horretara. Ez baita berria. Amek eta amonek aspaldi
irakatsia zutelako kapazuarekin enkargutara joaten.

Batzuetan, aurrekoek baitituzte geroko arazoen irtenbideak. Irtenbide
xumeak, garbiak, logikoak. Batzuetan aurrera egiteko aurrekoei begiratu
behar zaie.

Eskuak zenbat lezaken ezkutatu?

Nahigo badu ez ikusi. Zikina bazaio hondakina, lotsatzekoa. Pilatzen
badu dena batean eta lehenbailehen nahi badu kendu, bota, urrundu
dezatela beragandik, ezkutatu dezatela nonbait. Berea ez balitz bezala,
nahigo du ez jakin, zer den, zenbat den, zer eragiten duen…

Baina, eskuak zenbat lezaken esku-hartu?

Zer behar du? Ausartu eta ardura hartu. Begiratzen badio aurrez-aurre
bere bizimoduaren aurpegi ezkutuari, itzalekoari, kondarrari. Eta
hartzen badu berearen ardura, bere hondakinena. Eta hondakin horiekin
ohartzen bada lehen janari zena, lehenago enbase zela, enbase haiek
garraio, garraio haiek petroleo… eta etxeko hondakin apurrak mundu
logika oso bat azaleratzen dio. Eta bere esku hartzeaz galdetu.

Eta orduan hondakina ongarri zaio. Bere koherentziaren ongarri.

Eskuek zenbat lezaketen eskutik?

Badezakete…? Zabartzen badu eta zabortzen dena zatiketa politikoak
baita hondakinak ere.

Eta bai, hondakinena ere politika izaki. Baina ez da, ez luke behar,
alderdien politika. Bestelako politika baizik, politika ondo ulertua.
Alderdien zatiketaren, interesen eta negozioen gainetik, bizimodua
hobeto antolatzeko den politika; politika orok beharko lukeen bezalako
politika. Gure herria eta lurra, gaurkoen eta ondorengoen osasuna
zainduko duen politika.

Eskuak zenbat lezaken eskubidez?

Europako eta bertako araudiek ere eskatzen badiote zaindu dezala, bereiz
dezala, birzikla dezala... Onartu badute gaikako bilketaren onura…

Eta auzoko herriek erakutsi badiote bide bat, berria, interesgarria,
bizigarria eta elkarlanean egiten dena

Etxea den bere eskumen txikian, ardura hartu du esku batek. Aldatu du
ohitura. Berritu du keinua. Abian da.

Eta esku batetik, eskualdera, eskualdetik Euskal Herrira…

Eskuak zenbat dezaken! Eskuz esku! Atez ate.

No comments:

Post a Comment