Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Monday, July 16, 2012

Ean

Zoritxarrez, ez dauzkat kontu asko aurtengo Eako poesia egunetaz, eta argazki gutxi: sartu-irtenak baino ez nituen egin. Baina Patxi Gaztelumendik oso ondo laburtu du tuit honetan: “Asteburu itzela Eako #poesiaegunak Antolaketa ona, egitarau betea eta giro paregabea, lagunarte ederrean. Biba zuek!” Ba bai, halaxe izan da.

Agian unerik zirraragarriena bart gauean bizi izan genuen, Sarrionandiak espreski bidalitako lau poema berri irakurri ostean (“Ez dago problemarik”, zioen batek), “Memoriaren mapan” emanaldian. Diska horren kantuetaz gain, Ruper Ordorikak eta Jon Pirisek Sarriren poema zahar batzuei musika eman ziEten, zoragarri: Martin Larralde, Galtzetan gordetzeko koblak, eta Ene begiek. Mikel Lasaren gibelean eseri ginen, Ruperrek patxadaz eta luze berba egiten zuela; pasadizoen artean, bereizi zuen “kantua” eta “poema musikatua”ren arteko aldea, baina ez nuen entzun zein zer zen. Hausnartzeko modukoa!

3 comments:

  1. kantua, espresuki kantatzeko egina izaten da; batzuetan neurri jakinak izaten ditu (lerroko silaba kopurua, errima). Hori bezain edo inportanteagoa izaten da egitura: kantak errepikarako bidea eman behar du, estrofismoa izaten du ia beti, eta sarritan lelo bat ere bai, estribilloa alegia. Horrez gain, nik esango nuke ideien aldetik abestiak soilagoak izaten direla poemak baino; Memoriaren mapak diskoan, berariaz kanturako idatzitako testuak daude; Martin Larralde, ordea, poema bat da, Ruperrek gero musikatu zuena, eta zoragarri egin zuen, bere ia edozein kanta baino ederrago. (nire inpresioak)

    ReplyDelete
  2. Poemak eta musika izan dira kulturaren adierazpenak aspalditik, benetako memoriaren mapak kultura guztietan. Gaurko politikariek, ordea, krisialdi horretan, abesteko eta lerroak adierazteko ahalmena galdu dute. Nola eraikiko dute Europako kultura, oinarrizkoa galdu baldin badute?

    Kantuak eta poemak dira lagunen memoria espazioan eta denboran zehar, blog horretan garbi utzi duzun moduan.

    Esker anitz zure sarrerarengatik eta ideiengatik.

    Munstro abertzalea

    ReplyDelete
  3. Esker mila, lagun horiek. Martin Larralde baino gauza ederragorik ez dago munduan, "agian zerua itsaso zikin bat" den arren. Zuen hitzek aurrera egiteko adorea ematen didate. Hementxe duzue Ean emandako Sarriren poema horietako bat: http://idazkola.com/2012/07/17/gorozika-1937/, iruzkin interesgarri batekin, eta bertan dago besteak leitzeko esteka, Naiz-en webgunean. Besarkada bana!

    ReplyDelete