Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Sunday, September 23, 2012

Wislawa Szymborska-ren poema bat


AHOTSAK


Pauso bakarra eman eta bat-batean:
Aborigenak, ene Marko Emilio maitea.

Hanka sartu duzu Rutuluen artean.
Sabinoak eta Latinoak belaunetaraino.
Gerriraino, leporaino, sudurretaraino
Ekuoak eta Bolskoak, ene Luzio Fabio.

Nazio txikiak edonon, euliak nola.
Gaixotu egiten naute, ene Kinto Dezio.

Herri bat, hurrengoa, eta ehun eta zazpigarrena.
Fidenatoen burugogortasuna. Feliskanoen asmo txarra.
Ezetranoen itsukeria. Antemnatoen apeta.
Labikanoen eta Pelignioen ezaxola iraingarria.
Behartzen gaituzte, bihozbera gu, zorrotzak izatera
mendirik mendi, ene Gaio Klelio.

Trabarik egingo ez balute! Baina erdian daude
Aurunzioak eta Marzioak, ene Espuro Manlio.

Tarkinioak ezustean, Etruskoak norabide guztietan.
Hori gutxi balitz, Bolsinioak. Eta Beientoak.
Aulerkoak aukeran. Berdin Sapianatoak,
tai gabeko gure pazientzia agortzen, ene Sexto Opio.

Nazio txikiek ezaguera txikia dute.
Setatsuen kopurua handituz doa.
Ohitura patologikoak. Lege zaharrak.
Jainko traketsak, ene Tito Bilio.

Ernizio saldoak. Murrizinio samaldak.
Ugari dira Bestinoak eta Samnitak.
Zenbat eta urrunago, orduan eta gehiago, ene Servio Folio.

Nazio txiki penagarriak.
Beren arinkeriak gainbegiratu behar
ibaia zeharkatzen dugun bakoitzean, ene Aulo Junio.

Zeruertz berri orok mehatxatu egiten nau.
Horrela azalduko nuke afera, ene Ostio Melio maitea.

Eta neuk, Ostio Meliok, honela erantzungo nizuke:
Aurrera, ene Apio Papio maitea. Munduak nonbait amaitu behar.

Wislawa Szymborska (ACdR-k itzulia)
Nic dwa razy. Wybór wierszy (Wydawnictwo Literackie, 1997)

1 comment:

  1. Itziar H.-ri esker, zuzenketa batzuk egin ditut.

    ReplyDelete