Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Friday, October 19, 2012

Bi arreba eta bi gehiago

Atzo Hernanin ikuskizun hunkigarriaz gozatu genuen, ‘Bi arreba’ren première, Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianistak sortutakoa. Xenpelarren eta Frédéric Chopin-en bizitza ‘paraleloak’ eta lana oinarritzat hartuz, 19. mendeko Europa eta Euskal Herrira dotoreziaz eraman gintuzten.

Chopin (1810ean jaioa) eta Xenpelar (1835ean) gaitzak jota hil ziren eta azken hilabetetan euren arrebak izan zituzten biek zaintzaile lanetan. Chopinen arreba Varsoviatik Parisera joan zen anaia zaintzera; Xenpelar, berriz, Errenterian ez zuen inork zaindu nahi, haren arreba izan ezik, gaitza oso kutsakorra zelako (eta arreba ere handik gutxira hil zen).

Ardatz hori hartuta, atzoko saioan musika, hitza, azalpenak, inprobisazioa, argia eta kea uztartu ziren belarrien gozamenerako. Biziki gustatu zitzaidan Egañak bere arrebari egin zion bertsoa. Anekdota pertsonalatik haratago, bertso horrek emakumeek gizartean duten zaintzaile rola gogorazi zigun. Bi arreba horiek ez ziren salbuespen bat; saioa bukatzerakoan, eta 19. mendetik irten gabe, oso gertu dudan beste idazle baten arrebarekin akordatu nintzen: Sophia Thoreau, alegia.
Chopin hil zen urtean, 1849an, desobedientziari buruzko bere testu ospetsua argitaratu zuen Henry David Thoreau idazle eta naturazale estatubatuetarrak. Gero heldu zen bere ‘hamarkada miresgarria’, 1850tik 1860ra, baina 1862an tuberkulosiak azkenik eraman zuen Thoreau ere bai. Urte horretan Sophiak etengabe lagundu zion nebari bere azken idatziak argitara ematen, Wild Apples ["Basa sagarrak"] izenekoa tartean. Hilzorian zegoela liburuak irakurri zizkion, eta hil ondoren bere idazlanak editatzeari ekin zion, Ellery Channing lagunarekin batera.

No comments:

Post a Comment