Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Thursday, October 11, 2012

De ma main gauche

Gaur bertan ezusteko eder bat jaso dut, Iruñatik bidalia, Bordelen egina. Rouge Bourdeaux, baina ez da ardoa. Liburu txiki polita, ia plaquette bat. Clavel bat du azalean, baina ez da lorea. Usaindu dut: krabelin usaiarik ez, atelierrekoa  baizik. “Je me souviens”, pentsatu dut. Bai, Georges Perec gogora ekarri dit. Eta Iñigo Astiz (poetak direlako kazetari ausartenak) eta Sarrionandiaren “akordatzen naiz”, noski. Baita oso nirea den zerbait ere:

 
Nire esku ezkerrak atso baten moduan idazten du jada.

Nire esku ezkerrak ez du inoiz gauza handirik idatzi.

Nire esku ezkerra agudo nekatzen da.

Nire esku ezkerrak ez du eskubide zibilik.

Nire esku ezkerrak ez du botoa ematen.

Nire esku ezkerra lizuna da.

Nire esku ezkerrak ez du inoiz ukitu nire ezkerreko ukondoa.




Nire esku ezkerra ez dago ezkonduta.

Nire esku ezkerrak ez du eskuinak beste larrurik jotzen.

Nire esku ezkerra sentimentala da.

Nire esku ezkerrak ez du Ravel jotzen.

Nire esku ezkerra umea da oraindik.


Michel Clavel
De ma main gauche (Éditions de l’Attente, 2012)

2 comments: