Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Tuesday, October 16, 2012

Martin de Villafranca eta Islandiako baleak

Hitzen uberaneko lagunei esker, urteetan zehar gogoan eduki dudan poematxo bat argitara eman dut. Zenbait datu eta irudi osagarri gehiago jakin nahi duenarentzat, musika eta guzti:


Esan bezala, Wikipedian gertaera hauei buruzko informazio ugari dago. Aipagarriena da euskara-islandiera pidgin-a azaltzen den sarrera. Aipatzen den hiztegia Islandiako Unibertsitatean dago ikusgai, Árni Magnússon Institutuan:


Donostiako untzi museoan daukagu “Baleazaleak” erakustaldia ikusteko aukera 2013ko apirilaren 7ra arte. Ez galdu gero! Liburu eder bat osatu dute, Donostiako Hontza liburudendan salgai:


Snjafjallasetur Heritage Centre-n 2006ko ekainean antolatu zen gertaera honi buruzko kongresu bat, zeinean euskal adituek eta Islandiakoek parte hartu zuten. Argazkian ikus daitezke, besteak beste, Selma Huxley, Michael Barkham eta Henrike Knörr izan zena. Hona hemen beren hitzaldien laburpenak.


Azkenik, beste literaturetan ere sarraskia aipatu dute. Bere Maravillas del crepúsculo nobelan, kasu, gertaera bera deskribatzeko orrialde asko ematen ditu Sjön idazle islandiarrak. Eta bideo interesgarri bat egin zuten Untzi Museoan TVEkoek, hemen ikusgai, Martin de Villafranca-ri buruzko elkarrizketa batekin.

No comments:

Post a Comment