Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Thursday, November 29, 2012

Oihenart II.a: sari banaketa

(Argazkian, ezkerretik eskuinera: ni neu, Bixente Serrano, Edurne Otamendi, Hasier Agirre, Jokin Apalategi, Fito Rodrigez eta Cristina Lasa.)

(Resumen en castellano aquí.)

Unibertsitatearen balioak gizarteratzeko eta euskara bultzatzeko asmoz, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Donostiako Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen dugu urtero ‘Oihenart’ Aforismoen Lehiaketa. Aurten Cristina Lasa irakaslea epaia eta irabazleak aurkezteaz arduratu zen, eta Edurne Otamendi Donostiako Euskara Zerbitzuburuak sariak banatu zituen. Irabazle suertatu direnez gain, beste bost bilduma ere argitaratzeko modukoak dira, edizio lana behar badute ere. Hurrengo urtekoekin batera argitaratuko ditugu.

Sari banaketarekin amaitzeko, Cristinak bilduma bakoitzeko aforismo hautatu batzuk irakurri zituen, honako hauek:

Tximistak jotako zuhaitza ez da probabilitatearen legearekin haserretzen.
*
Itsua bada, nolatan dauka Justiziak hain ukitu baldarra?
*
Izena saldu zion izanari. Gaur inork ez du ezagutzen.
*
Larrosa eskuan hartu arte ez zituen haren arantzak ikusi.
*
Hariz gara osatzen, eta edozein hariren antzera, korapiloak ditugu maitatzen.
*
Denak oinez doazen herrialdean, hegadunak hegoak ezkutatuko ditu.
*
Koherentzia, irteera gabeko labirinturantz sartzeko era errazena da.
*
Goiz luzeak arratsaldea du laburra, eta ordu berean beti egunaren agurra.
*
Jentilizio guztiak ez dira berdin: Erromak egin zituen erromatarrak; nafarrek egin zuten Nafarroa (baita desegin ere).
*
Zenbat eta zentro gehiago, hainbat eta periferia gutxiago.
*
Begirunea, elkarrekiko begi unea.
*
Hasiera duenak, amaiera behar du.

No comments:

Post a Comment