Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Saturday, December 29, 2012

Fiona Tan


West Pier III, 2006 (Frith Street Gallery, London)

4. 

Espainolek Uharte ezkutua deitu zioten, Uharte aurkitu gabea, Uharte galdua. Askok, Ptolomeok, esaterako, inoiz ikusi ezin den eta iritsi ezin den Zorioneko uharteetako bat aipatu zuten beren idatzietan. Mendeetan zehar, itsasgizonek San Brendaren uhartea bilatzen jarraitu zuten.

Noizbait antzeman omen zuten. Uhartea bilatzeko espedizioak antolatzen ziren, baina batek ere ez zuen arrakastarik izan. Aurreneko mapetan Irlandaren mendebaldean ageri zen, Atlantikoaren erdian.

Ondoren, geografoek Afrikako kostaldean kokatu zuten uhartea, Kanariar uharteen iparraldean. Kolonek pentsatu zuen munduko punturik mendebaldekoenean zegoela. Behaimen mundu bolan (1492), Katai kostaldean ageri da uhartea. Estan dutenez, 1872. urtean ikusi zuten azken aldiz.

Interneten uhartearen argazki txiki bat bilatu nuen zuri-beltzean, 1958. urtean La Palmako Manuel Rodríguez Quinterok ateratakoa. Desengainua hartzen duzu, ez badirudi zer ikusi handirik dagoenik: landarerik gabeko uharte txiki bat, ezer interesgarririk ez. Mendixka harritsu hutsa itsasoko laino artetik ateratzen.

Brendan's Isle, 2010 (Frith Street Gallery, London)

Fiona Tan
Point of departure / Abiapuntua
(KM kulturunea, beheko erakustaretoan, 2013ko urtarrilak 26 arte ikusgai)




No comments:

Post a Comment