Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Tuesday, January 29, 2013

Saizarbitoriaren poema eta Arestiren asmakizuna

Harribitxi bat aurkitu dut: euskal poesiaren antologia bat, hamaika urte nituela argitaratua. Han bi poema aipagarri, biek euria aipatzen dutenak. Saizarbitoriarena euria bezain garbia, baina zertaz dihardu Arestiren sonetoak?

AMALAUDUN
(Gabriel Aresti)

Gau-a guztien'zpiritua zara;
lore guztiak arnotu ex ta nahas:
hotzerri-belarra, otea, akara.
Zure urrin hortaz horditu naiz arras.


Gauzen tolesketa gaitza bezala,
behin harroa, hurragoa apala.
Euritan triste, haizetan barreka:
ur oliatuaz egin erreka.


Gau't'egun; ilargia, eguzkia;
batan-samurra eta edaskia.
Zeu zara ardi kumeduna'ta antzua.


Zure ezagutza etorri zait garaiz:
astiro, argiro konturatu naiz
batez zarela zimaurra, gantzua.


EURIPEAN
(Ramon Saizarbitoria)

Euria une batean
hosto gainetan
gelditu
eta gero
lurrera erortzen zen...
Viet-nam-en
bonbardeamendu itsuek
jarraitzen zuten.
Paris-ko estudianteak
Sorbona hartu zuten
eta
hemen euriak
jarraitzen zuen
oraindik;
Renault-eko
langileek
fabrika hartu
zuten
eta

hemen oraindik
euria
hostoetan gelditu
eta lurreratzen zen.


Euriak
leihotiko kristalak
indarrez
astintzen...


Ni eserita
tanta-tantakaeuriarekin
batera
hiltzen...
Euri-pean
jaso zuten preso;
begiak erdi itxita
ikusi nuen joaten
pauso-pausokasuiztar
inkonformismoa
heltzen.
Euri-pean
—mila urte
inguruko tradizio
errebolusionarioa, eta abar,
eta abar—,
Euri-pean
—holako
tanta lodiakdemokrazia
konfederazioa
kapitalismoa azkatasuna
eta abar
eta abar.
Eta
ni ere euri-pean.


Santiago Onaindia (ed.)
Gaurko olerkarien euskal lan aukeratuak (Geu, 1981)

1 comment:

  1. Asmakizuna delakoan nago baina, egia esan, nik ez dakit zertaz ari den Aresti. Liluragarria iruditzen zaizkit bere soneto honen musika eta iruditeria. Bertsolerro borobilak ditu, esate baterako: "Zure urrin hortaz horditu naiz arras."

    Lagun batek dio, hipotesi moduan, poema horrek zerikusia duela euskaldunen errito panteistetan, "jainko" edo energia lurtar bati erreferentzia egiten omen dio Arestik. Bere aburuz, poema honetan argia da erabat Miranderen eragina, eta baietz esango nuke.

    Bestalde, hau ezustekoa: nork esango zuen Saizarbitoriak poemak argitaratu zituela...? Eta bertsolerro labur-laburrekoak...

    ReplyDelete