Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Saturday, February 23, 2013

Humanitateak, Giza zientziak, edo Arte ederrak?

Lagun baten liberalitateari esker, atzo Liberal Arts ikusi genuen. Filma xumea da, musika onez beterik, sotila eta zapore berezia uzten duen horietakoa. Horrez gain, mundu akademikoaren harrokeriak eta Peter Panen konplexua duten egoak ederki islatzen ditu. Jesse heroi berezi samarra dugu: galarazitako fruta jateari uko egiten dio, tentazioari eutsiz, laguntasuna eta literaturari amodioaren kariaz. Zibby da bere antagonista, inozentzia eta xarma dituena, baina eskarmentu gutxikoa (argazkian Blakeren Songs of Innocence and Experience eskutan). Sexurik ez, bortitzarik ez. Bitxi samarra gaur egun. Baina Jesse ez da gaur egungo morroia, XIX. mendeko erromantiko bat baizik. Filman espreski aipatzen ez den arren, hasierako fotograma honetan datza gakoa: ikusten al duzue “Thoreau” hormako paperean?

5 comments:

  1. Oso gustokoa izan nuen filma ikusterakoan.
    Oker ez banaiz, (ez naiz nire memoriarekin fidatzen), aipatzekoa da ere, Dean ikasle depresiboa irakurtzen ari zenaren aipamena, liburu baten flash bisuala bezala, filmaren azken zatian, ("literatura onaren adibidea" esaten da filmean): Jonhatan Franzenen liburu bat.

    ReplyDelete
  2. Bai, halaxe ikusi nuen nik ere, baina gero zalantzan geratu nintzen: ez ote zen David Foster Wallace-ren bat? (Suizidio dela eta.)

    Hautatzekotan, Franzen, Thoreauzalea delako. ("How to be alone" bere saiakeran argi uzten du.) Baina zein nobela? Nik The Corrections asko maite nuen, baina orain hasi berria dut Libertad eta eskuetatik erortzen zait.

    ReplyDelete
  3. Zein nobela? Ez dut filma eskura, gogoan dut liburu baten irudia pausatu nuela eta Franzen lortu nuen irakurtzen.

    Nere ustez Libertad ezinhobea da, Las correciones liburuan pasarte hobeagoak daude, egia da, baina, osotasunean, Libertad nahiago dut. Benetan hunkituta, liluratuta, dardarka, bukatu nuen elaberria, nobelagintzak noizean behin ematen duen plazerra berreskuratuta.

    Dean, ikasle depresiboak, filmaren hasieran liburu potolo bati buruz ari da, eta hori bai, Foster Wallace idazle suizidarena izan daiteke.

    ReplyDelete
  4. Corrections ingelesez irakurri nuen eta agian ez naiz ohitu Franzek hain ongi deskribatzen duen mundua gaztelaniaz irakurtzen, baina zure iritzia jakin eta gero saiatuko naiz...

    ReplyDelete
  5. 2011 urtean 102 liburu irakurri nituen, Libertad hoberena, baina agian, konparaketan, besteak maila gutxikoak ziren, kontuz nire iritziarekin. :(

    Ezin dut Las correciones nobelan transalantiko batean gertatzen dena ahaztu. Irrifarra sortzen zait oraindik ere. Bikaina.

    ReplyDelete