Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Monday, March 25, 2013

Playlist (Kirmen Uribe)

Esan bezala, duela gutxi Salamancan egon nintzen eta heldu bezain pronto, katedral berriari begira dagoen liburu-dendan, Kirmenen hitzaldi bat iragartzen zuen afixa ikusi nuen. Hara! Ordu erdira, hantxe bertan, Filologiako Fakultatean, eta ni libre nengoen lankide batzuekin afaltzeko hitzordura arte. Klaustroan Kirmenekin berarekin topo egin nuen, baita ikasle euskaldun batzuekin ere. Zumarragako neska batek argazki bat egin zidan Unamunoren ondoan.



Aula magna jende gaztez bete zen eta solasaldiari ekin zioten Kirmenek eta Luis García Jambrinak, irakurketak antolatzen zuen bertako irakasleak. Mussche-ren gaztelaniazko itzulpena kaleratu berria zen eta hortaz aritu ziren, idazle profesional batentzat beharrezkoa den promozio lana eginez. Oro har irakurketa pedagogikoa izan zen, ofiziori buruzko aholkuz (“poema bat, metafora bat”) eta anekdotaz beterik. Etorri handiko pertsonaia dugu Kirmen, marketing literarioan trebea, ziurtasuna eta baikortasuna transmititzen dituena. Poesia oraindik idazten zuen ala ez galdetu ziotenean, bere erantzunak arreta piztu zidan: poesia ezin dela planifikatu esan zuen, poema bat egunero idatziz liburua osatu arte, bai ordea nobela. Nobelak eskatzen duen diziplinatik at dagoela poesia. Poemak badatozen ala ez, hori kontrolatzerik ez dagoela.

Kirmenek oso ondo irakurtzen du, ahoskera, erritmoa eta keinuak zainduz, dramatismoarekin. Poema batzuk buruz dakizki, eta zer nahi genuen entzun publikoari galdetzen ausartu zen. Gure eskaerak eta bere hautaketak islatzen dituen zerrenda honako hau da. (Gehienak, noski, Bitartean heldu eskutik liburutik; gaztelaniaz irakurri zituen, noizbehinka jatorrizkoak gehitu arren.)

1.- Bisita. Bere poema talisman delakoan.
2.- Ibaia. Oraindik gustatzen zaion beste bat.
3.- Gereziondoa. Nik eskatuta, Jose Mari Isasi gogoan nuela.
4.- Kukua. Publikoak barre egin zuen.
5.- Teknologia. 
6.- Maiatza. 
7.- Bilbao-New York-Bilbao amaieran agertzen den poema, pizza eta jaiotza.
8.- Emaztearen orinei buruzko argitaragabe bat.
9.- Irla. Publikoak eskatuta.
10.- Mussche-tik pasarte erotiko bat, Robert-en ondoan Herman esnatzen denean.

No comments:

Post a Comment