Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Tuesday, April 30, 2013

Elkartasun basatiaz

Poesiak beldurra sortzen du irakurle askorengan. “Ez dut ulertzen”, dio batek baino gehiago. Baina poesiak dituen berezko plazera eta astindua ezinbestekoak dira edozein hizkuntzak bizirik iraun dezan. Poema bakar batek luze jo dezake, kantu bihurtzeraino, eta horregatik ez da inoiz poesia faltako, ez liburutegian ezta kalean ere.

Bertsoa hainbeste maite duen herriak ez lioke poesiari beldur izan. Gainera, euskal poesia garaikidea indartsua bezain anitza dugu, eta duela gutxi panorama horri Oier Guillanen azkena gehitu zaio. Gure artean Oier ezaguna da antzerkigile gisa, baina betidanik gustuko izan du poesia beste jarduerekin nahastea, arte hibridoak sortuz. Poesia liburu bat da, beraz, baina teatroak bustita. Euskara batuaz idatzitakoa Oarsoaldeko bihotzetik, baina bizitza bohemio samarra islatzen duena, oraingo bidaien (Berlin, Brussela) eta gerokoen (Benidorm) berri emanez.

Heldutasuna du eta indarra, hitz jokoak, hizkuntzen metaketak eta ahotsen collageak lagunduta. Bufoi konkordunaren eta sudur gorriko pailazoaren papera hartuta, bere “zirku intimoa” plazaratzen du, eta publiko bihurtu. Lirikoa da, baina islatzen duen pertsona ez dator bakarrik, troupearekin baizik. Bere poesia da justizia beste hitz batzuekin esanda, “maitatuak izatea merezi duten gauza guztiak” maitatzeko ahalegina; eta elkartasuna ere bai, baina elkartasun basatia, hitz otzanak erabiltzen ez dituena, ohiko diskurtso politikotik kanpo. Giza ekintza guztiak politikoak direlako --artea zein bidaia, lana zein asperdura--, politikoak ez diruditenean ere.

No comments:

Post a Comment