Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, April 10, 2013

Hôtel du Lac, Léon

Astesantuan Bordele aldera joan ginen, par relaxation eta hizkuntzak ikastera.

Kasualitatez, edo nahita, Léonen geundela irakurri nuen Miren Agur Meaberen azkena. Morbo apur batekin, eta atsegin handiz. Begiei buruzkoak ez nituen asko gogoko, hein batean betegarri iruditu zitzaizkidan. Baina gainontzekoak liluratu ninduen (ez naiz liluratzeko oso zaila, ordea).

Dena den, liburuaren erdi-erdian dagoen pasarte hau bihurtu zen berau interpretatzeko gakoa:

Leongo lakuraino heldu naiz bizikletaz, hamar bat kilometro. Haizea zebilenez, gogor eragin diet pedalei. Ortozik ibili naiz ur-hegian. Hondarra eta pinu-orratzak oin bustietan itsastea atsegin dut. M. nirekin balego, piragua bat alokatuko genuke, seguru, urmaela zeharkatzeko. Hotel txiki bat dago, abegikorra. Betidanik gustatu zait, lehen aldiz ikusi nuenetik. Nire poema batez oroitu naiz. Poema horretan esaten dut inizial batzuk markatuko nituzkeela hondartzan, edo nire telefono-zenbakia auto baten kristalean. Hori idatzi nuenean, antzina batean, hotel honetaz pentsatzen ari nintzen hain justu ere: zita enigmatikoa egin, eta gela batetik ilunabar bat eta egunsenti bat ikusteko aukeraz, uraren izurrak more aurrena, eta gorri gero. Kolonia-iragarkietako neskaren tokia hartu izan dut gehienetan neure fantasietan. 

Azken esaldiaren autoironiak, samurra bezain zorrotza, kurritzen du kontakizun osoa.

Eta piragua alokatu genuen, noski (maybe). Hona hemen argazkia istorioaren truke:


Miren Agur Meabe 
Kristalezko begi bat (Susa, 2013)

No comments:

Post a Comment