Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Friday, April 19, 2013

Thoreau eta 1854ko Bostoneko herri harresia

Gaur goizean Donostian jazotakoa ez da inolaz ere berria. Hasteko, duela 200 urte hiria bera babesten zuen harresia hautsi baitzen, noski. Baina herri harresiaren kontzeptua ere ez da berria. Desobedientzia zibilaren sortzailetzat hartzen dugun Henry David Thoreauk horrelakoak ikusi eta defendatu zituen bere garaian.

Joan gaitezen beste udaberri batera, 1854koa. Bostonen inguruan bizi da Thoreau, eta bere libururik famatuena, Walden, argitaratzear dago. Aldi berean Bostoneko hiria asaldatuta dabil esklabutza dela eta. Hegoaldetik ihes egindako esklabo bat, Anthony Burns izenekoa, Bostonen harrapatu zuen bere jabe ohiak. Atxilotu ondoren, eta Fugitive Slave Act lege berriaren arabera, Virginiara itzuli behar zuela agindu zuen epaileak. Baina Bostoneko hiritar asko ados ez zirenez, bi mila lagunek Justizia Jauregia inguratu zuten, herri harresi bat osatuz. Istiluetan pertsona bat hil zen. Soldadu ugari eta gerraontzi bat etorri behar izan ziren herri harresi hori apurtzeko eta Burns Virginiara eramateko. Egun horretan Bostoneko 50000 biztanle kalera irten ziren, “Bahitzaileak” (Kidnappers) soldaduei oihukatzeko: 
Hori guztiaren lekuko, Thoreau sutan zegoen eta bere egunkariko orri asko eman zituen bere amorrua azaltzeko: “Ingalaterra Berriko abertzaletasuna sentitzeko gauza den gizon orok galera erraldoi eta zehaztugabe baten bizipenarekin eman behar izan ditu azken hiru aste hauek”, idatzi zuen (Every man in New England capable of the sentiment of patriotism must have lived the last three weeks with the sense of having suffered a vast indefinite loss, 1854/6/16).

Ohar horiek erabili zituen “Slavery in Massachusetts” bere entsegu famatua osatzeko. Idazteaz gain, irakurketa publiko bat egin zuen Framingham herrian, non AEBetako konstituzio ale bat erre zuten. Adituen ustez, afera horrek eragin handia izan zuen Ingalaterra Berriko iritzi publikoan, inflexio-puntu moduko bat: “The Burns incident was perhaps the turning point in Massachusetts in the anti-slavery fight. Many who had earlier shown little sympathy towards the activities of the abolitionists now supported their cause.” (Harding, The Days of Henry Thoreau, 371)

Izan ere, dakigunez istorio hau ez zen gaizki amaitu. Mugimendu abolizionistak lortu zuen diruarekin Anthony Burnsen askatasuna erosi ahal izan zuten. Eta AEBen iparralde osoan sentimendu abolizionista nagusitu zen kasu honen ondorioz. Gero etorri zen Lincoln eta gerra zibila...

No comments:

Post a Comment