Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, October 9, 2013

Amari (bi poema eta hainbat gehiago)

Amentzako poemekin osa liteke antologia bat, maiatzean ederki salduko litzatekeena, baina Angel Erroren baimenarekin (berak hainbat poema eskaini dizkiolako gai honi, eta bide batez "amari" aditzaren latinezko esanahia --"maite izan", oker ez banago-- gogorarazi zidalako), poeta batzuk beren amei idatzi dien poema bana aipatuko ditut gaur.

Lehenengoa Ekhiñe Egigurenek idatzitakoa da eta aurtengo Pentsamenduaren Poesia Donostiako saioan irakurri zuen. Wislawa Szymborskaren poema ezagun bat du abiapuntu. Hau da Ekhiñerena:

AMAK EZ DU POEMARIK IDAZTEN
baina noizbehinka
garuna zulatzen didan zerbait antzematen du
bala ala gezia
puzzlea desegiten duen pieza

amak ez du poemarik idazten
eta halere arma artean aitortzen dit
adin batetik aurrera bi multzotan zerrendatzen dela bizitza
gaur ala sekula
bizi ala iraun

amak ez du poemarik idazten
alabaina
bere hatz oskolpetan uzkurtzen ikusi ditut inoiz
orrian idaztera ausartzen ez naizen hitzak
berriro hasierara bideratzen nauten akatsak

amaren hautua da
--zurruna
ezbairik gabekoa--
poemarik ez idaztea

hargatik bizitzak aurrera darrai
garun zulatu, zerrenda eta orri zurien kontra

Merezi du bitan irakurtzeak, oso ona baita. Poema deribatibo bat da, noski, baina ba al dago deribatiboa ez den poemarik? Kalitateari dagokionez, hau da as good as it gets: Szymborskatik hartzen du lehen bertsolerroa, baina hortik aurrera bere kabuz doa, eta bidean gauza baliotsuak aurkitzen ditu: bizitza zerrendatzen diren bi multzo horiek, “oskolpe” hitza, kasu.


Bigarrena nirea da, duela gutxi idatzitakoa (Islandiatik nentorrela, hain zuzen), babokeri txiki bat. Baina esango nuke hemen ere dagoela beste eragin bat niregan, Beñat Sarasolaren poema batena, “baikortasunez” hitzarekin lotuta. Bon:


BARKATU AMA

Baina
Bilbon lurreratzean
Baionako autobusa hartzean (Le
Basque Bondissant, bai)

beti somatu dut
baikortasunez hau dela
baldarra izan arren
bihotzeko nire amalurra.

No comments:

Post a Comment