Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Saturday, October 26, 2013

Sommelier

Uda honetakoa gogoan dut
musketa exotiko xarmanta espezia eta abrikotekin
mertxika litxi misteriotsu eta amusagarri
plastikozko boteila txuri bat Bristoleko ur epel
nire eskuan zeharkatzen ari nintzela
Avon ibaiaren ertze batetik bestera
Clifton zubiaren gainean
uztaileko arratsalde bero batean
                                                    2013koa
baina gehiago daude
gerezi eta andere-mahats fresko fruta ugaridun
piper hautsa ukituekin eta bukaera iraunkor
Huescako ur delizios hotza harrizko iturrian
Petretxema eta Atxerito igo eta gero
aspaldiko 1996ko abuztuaren hasieran
hasteko
              eta jarraitzeko reserva bat ala beste
ahantzi gabe iazko uzta gaur dastatutakoa
jengibre eta lima lurrinezko txinparta gutxiekin
plastikozko baso bat Hernaniko txorrotako ur gasadun
Santa Barbara mendiko tontorrean
sagarrondoen artean hegan egiten
gehiago ala gutxiago izateak
lehena edo azkena
ez du axola
segi ezazu korrika egiten
ase arte segi ezazu edaten.

No comments:

Post a Comment