Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Saturday, November 16, 2013

Dabiltzan harriak


[...]

Nahi orduko,
eskatu ahala
eskuratu du nahi duena,
lortu gura duen guztia...
halere muttikoa oraindik trixte,
trixte baino trixteago!

Nahi duen guztia eman diote,
baina ez inork,
inork ez,
behar duena!

Joxan Artze
Heriotzaren ataria dugu bizitza (Elkar, 2013)

4 comments:

  1. Ortzia bitxilorez
    ala lurra zen izarrez...

    Edo izar loratuak
    ala lore izartuak
    nekuskien,
    egia esan,
    nik ez nekien...

    Zein da hori berezteko gai...?

    Ez ni behintzat
    ene maitearen begietan!

    Joxan Artze
    heriotzaren ataria dugu bizitza(Elkar, 2013)

    ReplyDelete
  2. :-)

    erne! baina l a s s s s s a i
    [...]
    l a s s s s s a i, baina erne!

    Joxan Artze
    heriotzaren ataria dugu bizitza (Elkar, 2013)

    ReplyDelete
    Replies
    1. Joan zatzaizkit begiotatik,
      baina begiotatik joan, begietako zena;
      begiek zutaz zekusatena,
      hori da joan zaidana, joateko zitzaidana...

      Joxan Artze
      Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar, 2013)

      Delete
    2. Ixil ixilik aurkitutzen da,
      ixil ixilik, mundua;
      ez da mendian ezer entzuten
      ez bada hontzaren oihua.

      Ixilik dago tantai gainean
      lengo txori berritsua,
      lumatxo biguin harro artean
      gorderik bere burua.

      Joxan Artze
      Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar, 2013)

      Delete