Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Thursday, November 14, 2013

Heldu da elurra




Kate Bush-ekin nik bilatzen ditut
elurra euskaraz dioten hitzak

draz-draz urama eusnou malundra 
zurimin lumats ospeltz esniorra
nex nex edurra

heldu da elurra
eta txakurra
ez dugunontzat zorion apurra
ateratzeko aitzaki ederra...


Heldu da elurra, eta irakurri dudan azken ipuina gogorarazi dit: "Leihotik izaren antzera ikusi dut, eguzkitan distira. Lasterka egin nahi nuke tapiz zurian, atzera begiratu eta neura oinatzak ikusi hitzak orrian bezala. Hotz egiten du, ordea, eta kalean bakarrik ibiltzea debekatu digute. Laster irribarrea ere galaraziko digutela pentsatzen dut batzuetan; eta, horregatik, irri egiteko moduak asmatzera egiten dut joals, ispiluan aurpegi seriosa dudala barnean poza nola sentitu. Baina ez zait ateratzen. Irudikatu egiten dut zoriona besterik gabe, beste garai bateko kontua balitz bezala."

Ekhiñe Egiguren / Leire Salaberria
Pashmina gorria (Mezulari, 2013)

No comments:

Post a Comment