Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Wednesday, January 15, 2014

Ezberdintasunak bilatu

MARTIN LARRALDE

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,

Gendarme autoak bildots artean pasatzen bidean,

Eta etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak
Neguko kehearen antzera lehunki igotzen.

Martin Larralde ez da egundo itzuli,


Baina itzuli balitz --arantzak barrurantza
Itzuliak dituen larrosa legez--,

Itzuliko balitz, zer? Gaur igandea da,

Jendea, familia erretratuetan bezala,

Larritasuneraino perfumaturiko bere bihotza
Erakutsiaz doa mezara. Inork ere ez du

--dena ohitura, dena errua, dena barkamena

delarik-- oroimenaren korapiloa deslotzen.
Martin Larralde honelako egun batez hil zen

Galeretan, begiak zabalik etzan eta,
Agian, zerua itsaso zikin bat dela esanaz.

Joseba Sarrionandia
Marinel zaharrak (Elkar, 1987) 33. orr.
Martin Larralde

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,

                            jendarme auto bat

bidean bildots artean pasatzen.

                   Etxe elizetan otoitzak,

betiko otoitzak neguko kearen antzera
                               
lehun igotzen.

Martin Larralde ez da sekula itzuli,

                              baina itzuli balitz

(arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen

                                   sagarroia bezala)…

Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da,

                           larre berdeak,

etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidean
                             
Bayonne 17 panopetik.

Jendea familia erretratuetan bezala

                                larritasuneraino

perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara.
                              
Inork ere ez du

(dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
                                        
oroimenaren

korapiloa deslotzen. Inork ere ez du

                                   koblakaririk behar…

Martin Larralde honelako egun batez hil zen
                               galeretan,

begiak zabalik etzanda, agian, zerua
                           
itsaso zikin bat dela esanez.

Joseba Sarrionandia
Hnuy illa nyha majah yahoo (Poemak 1985-1995) (Elkar, 1995), 96. orr.

PS.  eta i esker, poema ikusi ahal izan dut Hnuyko edizio gaurkotuan. Testua ("beltza") ez da aldatu, baina ahapaldiak ezberdinak dira: 1995koan 11+2 lerro bikoitzetan antolatua dago poema; 2013koan, 3+3+3+3+1. Maxwell Glynen hizkera erabiliz, "zuria" aldatu du egileak, fintasunez, ahapaldien artean haizea poemari emanez; totem bihurtuta ere, maisua beti lanean!



No comments:

Post a Comment