Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Sunday, February 16, 2014

Istorioen matematika





Aurreko asteburuan Garatekobordara itzuli ginen, familia tradizio bat berritzeko asmoz. Esku ezkerraz liburuko poema bat han idatzi nuen eta Donemartiriko bazter hori biziki estimatzen dut. Joaten garen bakoitzean zer edo zer ikasten dugu, eta azken aldi honetan istorio kuboekin jolasteari ekin diogu estreinakoz. 9 dado, 54 irudi. Zenbat istorio posible? Wikipediaren arabera, n elementuko multzo batean, k-nakako errepikatuzko aldakuntzen kopurua honela kalkulatzen da:







Kasu honetan, 6 ber 9 = 10,077,696 istorio! Baietz?


Ez, gehiago dira. Marta Macho Stadler lagunak gogorarazi dit nire kalkuluak 9 dadoen konbinaketa kopurua ematen digula, baina konbinaketa bakoitzean istorio gehiago daudela, segun nondik hasten dugun. Egia da, istorioa garatzeko irudien arteko ordena funtsezkoa baita, hortan datza hain zuzen ere jolasaren mamia.

9 elementuen permutazio arrunten kopurua, zerrendan jarri beharreko elementu kopuruaren faktoriala da. Kasu honetan, 9! = 362.880.

Guztira, 362.880 x 10.077.696 = 3.656.994.324.480 istorio.

No comments:

Post a Comment