Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Tuesday, March 11, 2014

Basoko jendea

Egun (edo gau) hauetan Georg Trakl ari naiz irakurtzen, Anton Garikanok eginiko itzulpen dotorean, duela mende bateko Austria-Hungaria inperioko paisaiak gaur egungo Euskal Herrikoekin alderatzen Munduko Poesia Kaierak ekimenari esker. Lizardiren baratzeko "Paisaiaren Poetikak" hurrengo saioan basoan zehar ibiliko garenez, honako poema eder honetan gelditu naiz.



Beñat Sarasolak hitzaurrean esaten duenarekin ezin adosago, "Traklen poesiaren elementu nabarmenetako bat da izadiaren zabala nola ekartzen duen lerroetara". Etxe barruan kokatua den poema batean ere, natura sartzen da zirrikitu orotatik (6. orr.) baina, bitxia bada ere, "Basoko txokoan" gertatzen dena alderantzizkoa da. Naturari buruzko poema batean, giza jende andana dabil. Azken finean, Joxe Azurmendik esan zuen bezala, gizakia beste abere bat da...

No comments:

Post a Comment