Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Sunday, March 2, 2014

Handle with care

Arte guztien erregaia da txaloa, eta erregai guztiek arriskua dute. Txaloen arriskuaz eta beharraz dihardu Harkaitz Canoren azkenak. Liburuari aurkezpen ederra antolatu zioten Edo!koek Iñigo Astiz-ekin batera, ezustekoa eta guzti, eta hortik igaro nintzen, presak jota. Entsegu narratiboa (edo narrazio hausnartzailea, nahi duzun modura) horrek pasadizo, gogoeta eta aipu ugari uztartzen ditu. Badago bat Bukowskiri buruzkoa (poeta, ez taberna), baina hau da gogoan iltzatuta gelditu zaidan pasartea, egiazkoena delakoan-edo:
“Hamabost urterekin, eskolaz aldatu berri, inork ezagutzen ez ninduen lizeo hartan idazlan bat irakurrarazi zidaten lehen egunetan, eta nor nintzen apenas ez zekiten ikaskideek txalo egin zuten. Zergatik naizen idazle galdetzen didatenean, ezagutzen ez ninduten ikaskideek hamabost urterekin jotako txaloari esker dela esaten dut batzuetan. Haiei zor diedala nire bizitzan hartutako bidea. Eta, agian, halaxe da.” (37-38 orr.)
Txaloek idazle bihurtu zuten. Kontuz, beraz, txaloekin. Harkaitzek berak aurkezpenean esan zuen bezala, “kontuz ondo samar egiten duzunarekin; bizitza osoan ez duzu besterik egingo.” Txaloak munduan eragina du, agian guk pentsatu baino eragin handiagoa. Txaloa erregai delako, baita errekonozimendua ere. Handle with care.

Harkaitz Cano
Txalorik ez, arren (Edo!, 2014)

No comments:

Post a Comment