Hona hemen bat, atzo entzundakoa:
ESPEKULATZEA
Itsasoak muskuluak bihurritzen ditu.
Yodo usaina; eta mandarinarena.
Zaldiz noa, hegan.
Oinez ez, jada.
Esku batek lepotik heldu dit,
iletik
paseorantz narama berriz.
Bi neska, oso abrogatuta,
aleak jaten, eta tea serbitzen
zilar koloreko termotik.
Harrizko mahai gainean
txokolate puskek euliak dirudite
elkar jaten.
Zeruan,
hortzak sakabanatuta eta bustita
beste hemisferio bateko konstelazioak.
Etxeko irratian
Waltonen biola mozkorra
inpertinente, gero makal
azkenean,
triste.
Hotzaren irritazioa
ordenaren imitazioa, eta soiltasunarena.Eli Tolaretxipi
El Especulador (Trea, 2010)
No comments:
Post a Comment