Nire egunean joan nahi nuen, baina a ze lanak ematen dituen urteak betetzeak! Hau entzun eta ikusi nahi nuen Dokako oholtza gainean:
Mundu osoaren aita izan nahiko nuke,
injustiziatik babestu zanpatua den oro,
eguna odolak estalia datorrenean
pasako da esateko gaitasuna eduki!
Ahula sentitzen den hori babesten duen
figura sendoa izan nahiko nuke,
hau da, funtsean: topiko puta bat,
bizitza errazagoa egingo didan topiko puta bat.
Arazoa (edo arrazoa) zera da: benetan aita bihurtzen zarenean topiko horrek ez dizula bizitza errazten. Figura hori izateko beharra nolabait sendotzen zaizu barnean (eta kanpoan), topiko hura topiko patetiko bihurtuz...
Oier Guillan
Herio heroi. Arra. Arraroa. (Artezblai, 2010)
"Arrazoa" hitza gustatu zait.
ReplyDeleteArrazogabe
eta arrazoizkoa:
arra arraroa
Bai, Kepa, arraro samarra da arrazorik gabeko arrazoizko arra izatea... ona senryū zurea!
ReplyDelete